Organisation de l'Armée Secrète
Itxura
Organisation de l'Armée Secrète | ||
---|---|---|
Datuak | ||
Mota | erakunde armatua | |
Ideologia | Frantses nazionalismoa | |
Agintea | ||
Lehendakaria | Edmond Jouhaud, Raoul Salan eta Maurice Challe | |
Historia | ||
Sorrera | 1961eko otsailaren 11 | |
Desagerpena | 1963 |
Organisation de l´Armée Secrète (OAS; euskaraz: «Armada Sekretuaren Erakundea») 1961ean Frantzian eta Aljerian sortu zen erakunde armatua zen, eskuin muturrekoa eta frantses nazionalista.
Erakundeko kideak Aljeriako kolono frantsesak (Pieds-noirs-ak) eta militarrak ziren gehienak, eta helburu nagusia Aljeriaren independentzia galaraztea zen. Frantziako ezkertiarren eta De Gaulleren jarraitzaileen kontrako erasoak egin zituzten batez ere. De Gaulle lehendakariaren aurkako atentatua egin zuten 1962ko martxoan.
Buruzagi ezagunenak Salan, Jouhaud, eta Degueldre izan ziren; haiek atxilotu zituztenean, 1962an, behera egin zuen taldeak.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.